Begiraleak behar dira Aiztondoko udaleku irekietarako

Ataria 2025eko otsailaren 26a

Martxoaren 21era bitartean bidali beharko dira curriculumak eta begiraleen elkarrizketak apirilaren 4an egingo dira Adunan.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatuko ditu ekainaren 23tik uztailaren 18ra Aduna, Alkiza eta Larraulgo umeentzat.  Udaleko horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 3tik 21era.

18 urte beteta izatea, DBHko titulua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea eta curriculuma eta agiriak aurkeztea dira lanerako eskatzen dituzten baldintzak. Kontuan hartuko dute, bestalde, aisialdiko zuzendari edo begirale titulua izatea, EGA edukitzea eta arlo honetako lan esperientzia. 

Interesa duten herritarrek euren proposamena eta curriculuma bidali beharko dute lanpoltsa@hezten.eus helbidera, Aiztondoko udalekuak izenpean. Martxoaren 3tik martxoaren 21ra bitartean bidali beharko dira curriculumak eta begiraleen elkarrizketak apirilaren 4an egingo dira Adunan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!