Atarikideen txokoa

Atarikideentzat Txoko Morea antolatu du Atariak, beste behin

Ataria 2025eko martxoaren 7a

Martxoaren 8aren testuinguruan, emakumeak eta hauen lana ikusarazteko nahiarekin, eta, aldi berean, beraien produktuak Atarikideen eskura jartzeko aukerarekin, Txoko Morea antolatu du Atariak.

Emakumeek sortutako produktu ezberdinak lortu ahal izango dituzte Atarikideek hilabete honetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna aintzat hartuta.

Horrela, martxoaren 13ra arte, emakume hauei esker, Atarikideek ondorengo zozketetan parte hartu ahal izango dute:

  • Dilindan markaren atzean dauden artista Leire Uranga eta Lide Lertxundiri esker, beraiek sortutako belarritako parea
  • Elkar argitaletxeko Aiora Urbieta Eizagirren Geure gorputzean eta etxean burujabe liburua
  • Arek markaren kandela parea
  • Amaia Azkarate ilustratzaile eta disenatzaileak egindako Ni naiz nire etxea lamina
  • Bilgune Feministari esker, Feminismoa klase borroka da! lamina, Erresistentziaz, estrategia eta kolektiboaz ari gara lamina, koadernoa eta banderola

Parte hartu zozketetan hemen. Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!