'Irabazi Arte!' telesailaren denboraldi berria ikusi ahal izango da eskualdeko 19 herritan

Ataria 2025eko otsailaren 10a

Iturria: EITB

Hilaren 14an, 15ean eta 16an egingo dituzte telesailaren laugarren denboraldiko lehen atalaren proiekzioak UEMAko kide diren herrietan. 

Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten lehen aldiz UEMAk eta EiTBk iaz, eta hitzarmen horren barruan euskarazko telesail arrakastatsuenak udalerri euskaldunetako zinemetan eta aretoetan estreinatzeko lizentzia du UEMAk.

Azaroan heldu zen hitzarmenaren lehen emaitza, eta UEMAko kide diren hainbat udalek Go!azen telesailaren denboraldi berria estreinatu zuten. «Ekimenak egundoko arrakasta izan zuen, milaka eta milaka ikuslerekin, eta eskaintza areagotzeko beharra nabarmendu zuten udalek, euskarazko ikus-entzunezkoek izaten duten harrera onari erantzuteko», esan du mankomunitateak. Horregatik, Irabazi Arte! telesailaren laugarren denboraldiko lehen atala estreinatuko dute asteburuan UEMAko kide diren 84 udalerritan, tartean eskualdeko 19 herritan.

Otsailak 14, ostirala
  • Ibarra: 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean eskainiko dute Gaztezulon. Sarrerak doan dira eta eskuratzeko kultur etxera jo behar da otsailaren 13a baino lehen.
  • Ikaztegieta: 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
  • Berastegi: 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
  • Baliarrain: 18:30ean, erabilera anitzeko gelan.
  • Irura: 18:30ean, udaletxeko ganberan.
  • Lizartza: 19:00etan, udal aretoan.
  • Leaburu-Txarama: 19:00etan, Leaburuko kultur etxean.
  • Bidania-Goiatz: 19:30ean, Txinkorta eskolan.
  • Gaztelu: 21:00etan, Erroizpe Kultur eta Kirol Elkartean.
Otsailak 15, larunbata
  • Tolosa: 17:00etan, Leidor aretoan. Sarrera doakoa da eta aurrez hartu behar da helbide honetan gaur 17:00etatik aurrera edo Leidorreko leihatilan, ohiko ordutegietan.
    Asteasu: 17:00etan, udaletxeko aretoan.
  • Anoeta: 17:00etan eta 18:15ean Mikelasagastin. Sarrerak doan dira eta otsailaren 10etik 14ra eskuratu ahal dira liburutegian.
  • Zizurkil: 17:30ean, Atxulondo kultur etxean.
Otsailak 16, igandea
  • Alkiza: 17:00etan, Fagus Alkizan.
  • Berrobi: 17:00etan, Etxolan.
  • Alegia: 17:00etan, Elizpe zineman.
  • Amezketa: 17:00etan, kultur etxeko areto nagusian.
  • Orendain: 17:30ean, liburutegian.
  • Elduain: 17:30ean, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!