Denok Danena txapeldunorde kluben arteko Espainiako Txapelketan

Ataria 2025eko otsailaren 7a

Halterofilia taldeak 16 urtez azpiko mailan lortu du bigarren izatea.

Aurreko larunbatean, otsailak 1, 16 urtez azpiko kluben arteko Espainiako Txapelketa izan zen Madrilen. Iaz egindako lanari esker, bost talde sailkatu ziren txapelketa horretarako, eta Denok Danena laugarren sartu zen. «Izugarrizko lana egin zuten gaztetxoek pasa den larunbatean eta horri esker, inondik inora espero ez bagenuen ere, podiumera igotzea lortu zuten eta txapeldunorde geratu ziren», azaldu dute klubetik. Hauek dira bertan izan ziren pultsulariak: Mohamed Reda El Byad, Eneko Mesa, Sergio Gonzalez, Joel Ropero eta Zigor Urretabizkaia. 
 
Mohamed Redak txapelketa guztiko 2. marka hoberena egitea lortu zuen. Bertaratu ez bazen ere, erreserba moduan Ander Rodriguez egon da beraiekin batera entrenatzen, arrazoiren batengatik hauetakoren batek huts egiten bazuen. Entrenatzaile lanetan Ekaitz Kortajarena aritu da Madrilen beraiekin. Klubak pultsulariak zoriondu ditu lortutako bigarren postuarengatik: «Jarraitu horrelaxe aurrerantzean ere».
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!