Behar Zanako zizurkildarrak eta bidaniarrak, azken horrek Salsamendi ordezkatuz, 22-11 irabazi zieten Arraiza eta Gaminde bikoari. Baina hori ez da nahikoa izan Salsamendik eta Erasunek aurrera egiteko txapelketan.
Hori horrela Arrizabalaga-Bergarak, Zabaleta-Osesek, Arraiza-Gamindek eta Etxegarai-Arrillagak (azken hori Behar Zana elkartekoa) osatuko dute igandean Aretxabaletan hasiko den finalerdietako ligaxka, Urrezko Liga izenarekin izendatuta.