Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzeak gaur eta bihar

Ataria 2025eko otsailaren 7a

Pasa den urtarrilean egindako elkarretaratzea erailketa matxista bat salatzeko.

Irunen izandako azken erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Anoetan eta Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian, eta bihar Tolosako Trianguloan.

Lurgatz Talde Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur 18:30ean, Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian. Anoetan ere, elkarretaratzea egingo dute, gaur, 19:00etan herriko plazan.

Tolosako Asanblada Feministak bere aldetik, biharko egin du hitzordua; 12:00etan elkartuko dira Tolosako Trianguloa plazan.

Anoetan, gaur elkartuko dira herriko plazan, 19:00etan, Iruneko erailketa matxista salatzeko.

Eta Berastegin ere, gaur elkartuko dira herriko plazan, Askamarek deituta Irunen gizon batek bere ama erail duela salatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!