ZOZKETA

Lilatoirako dortsala zozkatuko dugu

Ataria 2025eko otsailaren 11

Otsailak 23an, igandea, emakumezkoen lasterketa herrikoia ospatuko da Donostian.

Otsailak 23an, igandea, ospatuko den emakumezkoen lasterketa herrikoirako dortsala zozkatuko dugu aste honetan Atariako irakurleen artean. Atarikide izan edo ez izan, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, LILATOIA idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: otsailaren 13a, osteguna, 11:00etan.
    • Hurrengo goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo posta elektroniko bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

Atarikidea ez baldin bazara, sartu hemen eta egin Atarikide.
Eskualdeko hedabidea babesteaz gain, papereko edizioa ikusi, deskontuez baliatu eta zozketetan parte hartu dezakezu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!