Atzoko euriak eta haizeak Larraulen eta Alkizan eragindakoa

Ataria 2025eko urtarrilaren 31

Atzoko eguraldiak Tolosaldean hainbat arazo sortu zituen. Euriaren eta haizearen eragina nabarmena izan zen. Irudi hauek Alkizan eta Larraulen gertatua erakusten dute.

Atzo arratsaldeko euriteak kalteak eragin zituen eskualdeko hainbat txokotan. Alkizan, esate baterako, luiziak izan ziren bidean. Errepideak bere onera ekarri zituzten herritarrek, auzolanean, eta kalte handirik ez zuen eragin eguraldiak. Alkizako udal ordezkariek aipatu dutenez, atzo arratsaldean pare bat ordutan argi gabe geratu ziren. Intzidentzia konpontzea lortu zuten iluntzerako.

Larraulen ere urek gainezka egin zuten zenbait gunetan eta herriko frontoia, adibidez, urpean gelditu zen atzo arratsaldean.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!