Getarian eta Zumaian banatu ditu sariak Gure Eskuk

Ataria 2025eko urtarrilaren 29a

Beasaingo notaritzan egin zuten Tripontziaren zozketa joan den urtarrilaren 27an.

Gure Eskuk banatu du Tripontziaren saria. Sari nagusia 13.991 zenbakiaren 'Behe Nafarroa' serieari tokatu zaio, eta Getarian saldu da. Zenbaki eta serie hori duenak 30.000 euroko saria jasoko du. Aldiz, zenbaki berdina bai, baina serie desberdina duten beste zazpi zenbakien jabeek 2.000na euro irabaziko dituzte.

Bigarren saria 14.061 zenbakiak jasoko du; Zumaian saldu dira txartel horiek. Zenbakiaren serie bakoitzeko 1.000 euro banatuko ditu Gure Eskuk.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!