Hainbat zerbitzutan %15era bitarteko deskontuak eta beherapen ugari. Horixe da besteak beste, Atarikide izateak ematen duena. Gogoratu Ataria proiektuaren parte izateaz gain, proiektua bera babestu eta indartzen lagunduko duzula; eskualdetasuna errotzen, euskararen normalizazioa sustatzen eta herrigintzaren aktibazioa lortzen ere bultzada emango duzu.
Atarikide izateak Ataria komunitatearen parte egiten zaitu beraz eta horretaz gain, hainbat abantaila lortuko dituzu. Identifikazio txartela jasoko duzu etxean eta horrekin joan ahalko zara Ataria babesten duten merkatari edo ostalaritza zentrotara beherapenak eskuratu ahal izateko.
Horrekin batera deskontu berezia izango duzu Atarian argitaratutako iragarki laburretan, zorion agurretan eta argitaratutako eskeletan, eta Atariak antolatutako ekintzetan eta zein kaleratzen duen materialean beherapena izango duzu.
Horrekin batera papereko eskaintza osoa PDF formatuan jasoko duzu, zozketetan parte hartu ahal izango duzu, publizitate eskaintzetan tratu berezia izango duzu, Ataria.eus-eko argazki galeriak eta bideoak deskargatzeko aukera izango duzu, Ataria Buletina jasoko duzu eta onura fiskalak izango dituzu errenta aitorpenean.
Abantaila ugari eskaintzen ditu Atarikide izateak. Ez ezazu gehiago pentsatu eta egin zaitez harpidedun: Atarikide harpidearen urteko kuota 95 eurokoa (BEZ barne) da eta Atarikide digitalaren urteko kuota 70 euro (BEZ barne) besterik ez.
Abantailak
- Ehun Fisioterapia, Tolosa. %10eko deskontua.
- Orexako Ostatua, Orexa. %5eko deskontua.
- Garazi Loradenda, Zizurkil. 15 euroko erosketagatik lore sorta opari.
- Solumobel altzari egokituak, Tolosa. 3.000 euroko erosketagatik 100 euroko deskontua.
- Zap! bideogintza. %10eko deskontua.
- Mugar lentzeria denda, Tolosa. %10eko deskontua.
- Garai Nutrizioa eta errendimendua, Tolosa. %10eko deskontua.
- Gihar Fisioterapia, Amasa-Villabona. %10eko deskontua.
- Babel liburu denda, Tolosa. 50 euroko erosketagatik %5eko deskontua liburuetan eta %10eko deskontua papertegian.
- Sena Masaje Zentroa, Tolosa. %10eko deskontua.
- Multiopticas, Tolosa. %15eko deskontua.
- Maial Estetika Zentroa, Ibarra. 15 euroko deskontua presoterapia bonuan.
- Arriaran Gasolindegia Tolosa. %1eko deskontua beste indarrean dituzten deskontuez gain.