Euskadiko Euskal Pilota Federazioko hauteskundeak egingo dira bihar

Ataria 2025eko urtarrilaren 24a

Bi zerrenda aurkeztu dira, eta horietako batean dauden bi kide eskualdekoak dira.

Bihar egingo da Euskadiko Euskal Pilota Federazioko zuzendaritza osatzeko hauteskundeak. Asanblada Orokorra egingo da eta horrekin batera bozketa. Botoen zenbaketa ere egingo da eta behin-behineko emaitzak izendatuko dira. Zuzendaritza Batzorde berriaren kargu hartzea otsailaren 1ean egingo da.

Bi hautagaitza aurkeztu dira hauteskundeetara: Euskal Pilota Mundura Taldea eta Pilota Zazpi Haizetara. Azken horretan, Pilota Zazpi Haizetara izenekoan, bi kide eskualdekoak dira: Itxaso Erasun zizurkildarra eta Tolosan bizi den Ion Eskudero.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!