Ataria Mastodonen izango da aurrerantzean

Tolosaldeko Ataria

Tokikom osatzen duten hedabideak sare sozial horretara jauzi egitea erabaki dute «hainbat komunitate txiki osatutako sare bat» delako eta bere helburua «erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea».

Mastodon sare sozialean izango da aurrerantzean Ataria, martxan baitu @ataria@tkm.eus erabiltzailea, Tokikomek abian jarri duen tkm.eus zerbitzariaren bidez.

Tokikom osatzen duten hedabideek –tartean da Ataria– ohar bidez azaldu dutenez, «aspalditik» dabiltza «kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten norabidearekin», eta uste dute «zerbait egiteko unea» dela. Gehitu dute aspalditik dabiltzala oso kezkatuta sare sozial korporatiboek hartu duten bidearekin: desinformazioa, eskuin muturreko interesen defentsa eta erabiltzaileen osasun mental eta fisikoaren gaineko kalteak gero eta nabarmenagoak dira, eta gaiztotze prozesu hori asko bizkortu da azken urtebetean. «Iruditu zaigu badela garaia aurrerapauso bat egiteko, gure zein gure irakurle, ikus-entzule eta erabiltzaileen onerako».

Haien hitzetan, «hainbat komunitate txikik osatutako sare bat da» Mastodon, eta haren atzean ez dago «korporazio multinazional gaiztorik, bere helburu bakarra erabiltzaileen arteko komunikazioa sustatzea» delako: «Hala, Tokikomek tkm.eus zerbitzaria sortu du, Mastodon sareko zerbitzari bat, tokiko informazioan espezializatua, eta bertan ireki dugu kontua taldeko hainbat eta hainbat komunikabidek».

Ataria-ren Mastodon kontuarekin bat egiteko jarraibideak:

  • Dagoeneko Mastodon erabiltzen baduzu, Mastodoneko bilaketa kutxan interesatzen zaizun kontua sartu, eta berehala jarraitu ahalko duzu.

  • Oraindik ez baduzu Mastodon konturik, euskaraz funtzionatzen duten bi zerbitzari daude aukeran, eta haietan kontu berria irekitzea oso erraza da:

Ataria-k aktibatu duen kontua @ataria@tkm.eus da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!