Ataria Bertso Jaialdia 2025

Ataria Bertso Jaialdiko zozketak baditu irabazleak

Ataria 2025eko urtarrilaren 23a

Gurdi-rekin elkarlanean, jaialdira etorri eta parte hartu zutenen artean bi zozketa egin dira.

Urtarrilaren 18an Leidor aretoan ospatutako Ataria Bertso Jaialdian, bertsolaritza eta giro aparta izan ziren protagonistak. Gurdi-rekin elkarlanean, jaialdira etorri eta parte hartu zutenen artean bi zozketa egin dira, eta dagoeneko baditugu irabazleak.

Urte honetan zozkatutako bi sariak honako hauek izan dira:

  • Gurdi-ren otarra + harpidetza digitala
  • Gurdi-ren otarra + harpidetza digitala

Saridunak:

  • Maritxu Ezkurdia (Ibarra)
  • Eugenio Uranga Lasa (Tolosa)

Saridunekin Ataria jarriko da harremanetan.

Bide batez, eskerrik asko Ataria Bertso Jaialdian parte hartu zenuten guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!