Maria Balerdi eta Irati Zabala, Amezketako pilota jaialdian, igandean

Ataria 2025eko urtarrilaren 23a

Maria Balerdi pilotaria. N.R.A.

Master Laboral Kutxaren Binakako Txapelketaren jaialdia egingo da Amezketan, igande honetan, 11:30ean hasita, Larrunarri pilotalekuan.

Hiru partida jokatuko dira, eta horietako batean Maria Balerdi amezketarra ariko da. Pilota mistoko gazteen mailan jokatuko du Balerdik partida, jaialdiko lehenengoa. Itxaso Iparragirre bikotekide duela, Lur Egizabal eta Nora de Vega izango dituzte aurkari.

Pilota mistoko eliteko mailan, Aldaik eta Behar Zanako Irati Zabala lizartzarrak, Zabaleta eta Oses dituzte aurkari, eta Arrizabalaga-Bergarak Garai-Mendizabal.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!