Bidania-Goiatzek lider amaitu du lehen itzulia

Ataria 2025ko urt. 22a, 11:58

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligako lehen itzulia aurreneko postuan amaitu du Bidania-Goiatzek. Liga irabazteko faborito nagusia zen, eta txapelketan hori berretsi egin du.

Lehen itzuliko partida guztiak irabazi ditu Bidania-Goiatzek eta erosotasunez, gainera. Besteak baino koska bat gorago daudela erakutsi dute.

Emozioa bigarren posturako egongo da, hiru talde baitaude hiru punturen barruan: Itziar, Leaburu-Txaramako Uzturre eta Ikaztegietako Kutturru. Hiruren artean ez dago alderik, eta bigarren itzulian emoziorik ez da faltako.

Itsasondoko Ijitok taldea dago azken postuan partidarik irabazi gabe, baina euren jokoak gora egin du, eta bigarren itzulian saiatuko dira puntuak batzen.

Asteburuan hasiko da bigarren itzulia. Ostiralean 20:30ean Leaburuko pilotalekuan Leaburu-Txaramako Uzturre eta Bidania-Goiatz neurtuko dira, eta igandean 12:30ean, Ikaztegietako pilotalekuan, Kutturru eta Itsasondoko Ijitok.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!