Pilotako Gipuzkoako txapelketetako finaletan, eskualdeko pilotari ugari

Ataria 2025eko urtarrilaren 17a

Urtea hastearekin batera, hainbat final jokatu dira eta bertan protagonista izan dira eskualdeko hainbat klubetako pilotariak.

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalean, eskuz binakako kadeteena, bi bikote finalistak Behar Zana elkartekoak izan ziren.

  • BEHAR ZANA 2 (Beñat Larrarte Balda-Imanol Zufiria Maioz) 38
  • BEHAR ZANA 1 (Xuban Ilarramendi Albizu-Xuhar Iparragirre Aburuza) 40

Urteko lehenengo asteburuan beste hainbat final jokatu ziren.

Urtarrilak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Atano III

  • Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
    BEHAR ZANA-Adur Otaegi Lakarra   9
    AZKOITIKO OTEIZA-Julen Etxaniz Salas  18
  • Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
    ZAZPI ITTURRI-Eneko Gorostidi Labaka  4
    LAPKE-Faben Ituarte Gonzalez                              22

Urtarrilak 5, igandea, 10:30, Amezketa-Larrunarri

  • Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
    BEHAR ZANA-Xuban Ilarramendi Albizu 18
    BERGARA-Aitor Contreras Alberdi                         3
  • Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
    ATAUN-Aetz Lopez Murua                                       22
    BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre Aburuza 12
  • Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
    ZAZPI ITTURRI-Beñat Gorostidi Labaka    16
    EPLE-Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien             22

Urtarrilak 5, igandea, 11:00, Deba-Aldats

  • Larruzko paleta, kadeteak:
    ERREPALA (Martin Zarate Lomas-Beñat Lazkanoiturburu Ugarte)     21
    TXULOBI (Markel Iraola Zabala-Arkaitz Zabala Olasagasti)  30

Aurreko asteburuan jokatu zituzten, Donostiako Ibaetan, eskuz banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako atzeratutako finalak. Hauexek izan ziren emaitzak:

Urtarrilak 10, ostirala, 19:30, Donostia-Ibaeta

  • Eskuz banaka 2. urteko alebinak, 2. maila. Ekialdea:
    TOLOSA-Adei Antia Beristain  2 (8,7,4)
    IZURUN-Ibon Landa Arrillaga         1 (7,8,2)
  • Eskuz banaka infantilak, 1. maila. Ekialdea:
    PAGAZPE-Markel Alejo Goikoetxea                0 (6,0)
    TOLOSA-Xuban Juantorena Garitano  2 (8,8)

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako gainontzeko finalak izango dira ikusgai, bihar, Iruran: jubenilen, nagusien 2. mailakoen eta nagusien 1. mailakoen norgehiagokak, hain zuzen ere. Aurreikusitako jaialdia, hauxe:

Urtarrilak 18, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa

  • Eskuz binaka, jubenilak:
    BEHAR ZANA 1 (Inhar Iparragirre Aburuza-Unai Zufiria Maioz)
    BEHAR ZANA 3 (Peru Cestau Sanchez-Iker Izagirre Galarraga)
  • Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
    HERNANI (Endika Arizmendi Otaño-Unax Manterola Miranda)
    AZKOITIKO OTEIZA (Aitor Azkoitia Irastorza-Iñaki Azkoitia Irastorza)
  • Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
    EPLE 2 (Julen Chiapuso Nosellas-Ibon Taberna Carrera-Egoitz Olaizola Loinaz)
    MUNDARRO (Xabier Barandiaran Ezponda-Oier Gurutzealde Arka)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!