Irati Zabalak partida irabazi du Master Laboral Kutxa binakakoan

Ataria 2025eko urtarrilaren 15a

Aldai aurrelariarekin batera 22-14 irabazi diote Garai eta Mendizabal bikoteari, sailkapen faseko bigarren jardunaldian.

Master Laboral Kutxa Emakumezkoen Eskuz Binakako Txapelketaren sailkapen fasea jokatzen ari dira, eta larunbatean Irati Zabala Behar Zana elkarteko pilotari lizartzarrak jokatu zuen. Bere aurrelari Aldairekin batera 22-14 irabazi zioten Garaik eta Mendizabalek osatutako bikoari.

Bigarren partida bat ere jokatu zen eta bertan garaipen nabarmena lortu zuten Arrizabalagak eta Bergarak, 22-7 irabazi baitzioten Zabaleta eta Oses pilotariek osatutako bikoteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!