Lehen postuan daude Laso eta Iztueta, zortzi garaipen lortu eta gero

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Binakako Pilota Txapelketaren  bederatzigarren jardunaldia jokatu berritan, sailkapen buru daude Laso eta Martxel Iztueta tolosarra.

Zortzi garaipen lortu dituzte Lasok eta Iztuetak, azkena Erik Jaka lizartzarra eta Imazen aurka. Hauek bosgarren postuan daude, lau garaipenekin. 

Ezkurdia eta Rezusta daude bigarren, zazpi garaipenekin, eta hirugarrenak Elordi eta Zabaleta dira, sei garaipenekin. Laugarren Iñaki Artola alegiarra eta Mariezkurerna II.a dira, bost garaipenekin. Asteburuan galdu egin zuten Jon Ander Peña tolosarra eta Albisuren aurka. Hauek zazpigarren postuan daude, bi garaipenekin. 

Jokin Altuna amezketarrak eta Arangurenek ez dute jokatu asteburuan, bi pilotariak sukarrarekin egon baitira. Bere ordez Zabala eta Bikuña aritu dira, eta Elordi eta Zabaletaren aurka galdu dute. Altuna III.a eta Aranguren bikoa seigarren doa, hiru garaipenekin. Peio Etxeberria eta Martijak bere lehen garaipena lortu dute, Ezkurdia eta Rezustari irabaziz, eta azken postuan daude. 

Binakako Serie B Txapelketan, eskualdeko bi pilotari ari dira lehian. Arkaitz Gabirondo gazteluarra eta bere aurrelari Dario sailkapeneko laugarren postuan daude, bost garaipen lortu ondoren. Gorka Ugartemendia alkizarra eta bere aurrelari Agirre azken postuan daude, oraindik garaipenik lortu gabe bederatzi jardunaldietan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!