Sare irristagaitza jarri dute Anoeta eta Irura arteko oinezkoen zubian

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Bi udaletako brigadetako langileek elkarlanean jarri dute sarea, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Anoetako eta Irurako udalek bi herrien arteko oinezkoen zubian sare irristagaitza jarri dute. Elkarlanean egin dituzte lan hauek. Bi udaletako brigadetan aritzen diren langileek ezarri dute sarea.

Anoetako Udalak aipatu duenez, lanean jarraituko du gune arriskutsuak identifikatzen eta herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!