Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko urtarrilaren 9a

Urteko lehen astekaria jasoko dute Atarikideek, bihar. Protagonistetako bat Markel Perez Etxarri perkusio jotzailea da. Musikenen erritmoa hartu eta Europan barrena orkestra ezberdinetan ari da musikari irurarra.

Ondorengoak ez dira falta izango urtarrilaren 10eko aldizkarian:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi zutabea.
    • Ilauna.
  • Amaia Arranz arkeobotanikari tolosarrari elkarrizketa.
    • «Delitu bat iruditzen zait arkeobotanika aztarnategi guztietan ez aplikatzea».
  • Juan Kruz Igerabideren olerkia.
    • Begiak.
  • Nekane Artolazabal Royoren iritzi zutabea.
    • Hiru filtroak.
  • Eñaut Garmendia Mendizabalek urtarrilerako proposatutako Kutur Galbahea.
  • Josu Lopez-Gazpioren Zientziaren Talaia.
    • Giulia Tofanaren ur mirarigilea.
  • Euskal Barrok Ensamble musika taldeari eskainitako erreportajea, Enrike Solinisekin hitz eginda.
    • Antzinako oihartzunak gaurko doinu.
  • PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!