Urtarrilaren 18an Ataria Bertso Jaialdia ospatuko da Tolosako Leidor aretoan. Bertan, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Oihana Iguaran eta Andoni Rekondo ariko dira bertsotan, Amaia Agirrek proposatutako gaiekin. Saioa ikusteko sarrerak online eskuratu daitezke. Sarrera bakoitzarengatik 19 euro ordaindu behar da.