Iñaki Artola larunbatean berragertuko da

Ataria 2025eko urtarrilaren 7a

Iñaki Artola alegiarra larunbatean berragertuko da, Binakako Pilota Txapelketaren bederatzigarren jardunaldian, Etxebarrin jokatuko den partidan. Bertan, Mariezkurrena II.arekin batera, Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurkari.

Alegiako aurrelariak eskuineko abdomeneko muskulu zuzeneko zuntz haustura izan zuen eta abenduaren 30eko partida ez zuen jokatzerik izan. Zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak ezin izan ditu jokatu Artolak, eta bi partida horietan Senar ataundarrak jokatu du, horietako bat irabazi eta bestea galduz.

Zortzigarren jardunaldia jokatu da asteburuan, eta Laso eta Iztueta tolosarra daude sailkapen buru, zazpi garaipenekin. Bigarren postuan, garaipen kopuru berarekin. Elordi eta Zabaleta hirugarren doaz, bost garaipenekin, eta Artola eta Mariezkurrena II.a laugarren daude, hauek ere bost garaipenekin. Jaka lizartzarra eta Imaz bosgarren postuan daude, lau partida irabazita. Altuna III.a amezketarra eta Aranguren dira sailkapenean seigarrenak, hiru garaipenekin. Peña II.a tolosarra eta Albisu dira zazpigarrenak, garaipen bakarrarekin, eta P. Etxeberria eta Martija azken postuan daude, partida guztiak galdu ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!