Barakaldako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte asteartean

Ataria 2025eko urtarrilaren 5a

Semeak 84 urteko ama erail du Barakaldon eta emakumeen kontrako azken erailketa matxista hori salatzeko, Tolosako Asanblada Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan, Trianguloan, eta Lurgatz Talde Feministak deituta gauza bera egingo dute 18:30ean Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian.

Itaia koordinakundeak bere aldetik, erailketa salatzeko elkarretaratzea egin zuen Tolosan atzo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!