Altuna III.a eta Peña II.a zulotik atera nahian

Ataria 2025eko urtarrilaren 2a

Binakako txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatu da. Bihar, zortzigarrena hasiko da eta igandean Beotibarren Jakak eta Peña II.ak jokatuko dute.

Elkarren arteko partida jokatzeke, Ezkurdia-Rezusta eta Laso-Iztueta sailkapen nagusiko lehen bi postuetan daude. Zailtasunak, ordea, Jokin Altunak eta Jon Ander Peñak dituzte. Amezketarrak azken jardunaldian galdu egin zuen, Arangurenekin bikotea osatuz. Bi puntu besterik ez dituzte. Ondoren, bakarrarekin, tolosarra dago, Albisu lagun duela. Hauek ere zazpigarren jardunaldiko partida galdu egin zuten.

Zortzigarren jardunaldia

Atsedenerako denborarik gabe, hurrengo jardunaldia bihar hasiko da. Altuna III-Arangurenek Amorebietan jokatuko dute, oraindik partidarik irabazi ez duten Etxeberria-Martijaren aurka.

Larunbatean, Bilbon, Ezkurdia-Rezustak eta Elordi-Zabaletak jokatuko dute.

Igandean, Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da jaialdia. Eskualdeko bi ordezkari izango dira bertan, elkarren aurka. Jaka lizartzarrak Imaz izango du atzean; Peña II.ak, aldiz, Jon Ander Albisu.

Jardunaldia Eibarko Astelenan amaituko da, astelehenean. Hemen ere eskualdeko bi ordezkari egongo dira. Artola alegiarrak, Mariezkurrena II.a atzean duela, Laso eta Iztueta tolosarraren aurka jokatuko du.

Sailkapena

1. Ezkurdia-Rezusta 6-0

2. Laso-Iztueta 5-1

3. Elordi-Zabaleta 5-2

4. Artola-Mariezkurrena II 5-2

5. Jaka-Imaz 3-4

6. Altuna III-Aranguren 2-5

7. Peña II-Albisu 1-6

8. Etxeberria-Martija 0-7

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!