Hotz handia urtea agurtzeko

Ataria 2024ko abenduaren 31

Gau oso hotza izan da gaurkoa eta eskualdeko bazter gehienak izoztuta esnatu dira. Berastegin neurtu dute tenperaturarik baxuena; 08:40ean zero azpitik 4,5 gradu neurtu dituzte.

Eguneko erdiko orduetan eguzkia izango da jaun eta jabe, baina eguna bukatzerako tenperatura nabarmen jaitsiko dela dio iragarpenak. Goizean goiz hegoaldean lanbroa eta lainoa sortu dira eta izotza izan da nagusi. Berastegin zero azpitik 4,5 gradu neurtu dituzte 08:40ean, Lizartzan 09:30ean zero azpitik 0,9 gradu zituzten eta ordu berean Belauntzan zero azpitik 0,7 gradu neurtu dituzte. Alegian eguneko tenperaturarik hotzena 05:20ean neurtu dute, zero azpitik 0,2 gradu, hain zuzen.

Biharkoari dagokionez, Euskalmetek esan du urtea ia aldaketarik gabe hasiko dela. Giro egonkorra eta eguzkitsua izango da nagusi eta tenperaturan ez da gorabehera handirik espero; eguna hotzetik hasiko da eta zenbait txokotan izotza egingo du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!