Irati Zabalak ezin izan du lehen partida irabazi

Ataria 2024ko abenduaren 27a

Bergara, Arrizabalaga, Aldai eta Zabala, partida hasi aurretik.

Behar Zanako pilotari lizartzarra Emakume Master Cupen BInakako Txapelketa jokatzen ari da, Aldairekin batera.

Atzo hasi zen txapelketa eta Aldai-Zabala bikoteak 17-22 galdu zuten Arrizabalaga eta Bergararen aurka. Arrizabalagak iaz irabazi zuen txapela Itxaso Erasun Behar Zanako pilotari zizurkildarrarekin, eta bera nabarmendu zen partidan, Bergarak ondo lagunduta.

Erasunek, bere aldetik, bihar jokatuko du bere lehen partida txapelketan. Oraingoan Salsamendi izango da bere aurrelaria, eta Etxegarai eta Behar Zanako Miriam Arrillaga aginagarra izango dituzte aurkari Turtziozen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!