Jarri da martxan XXII. Gabonetako Pilota Topaketa

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Guztira 70 pilotari ariko dira lehian, eta gaur hasi dituzte partidak.

Alegiako Elorri pilotalekuan elkartu dira pilotariak, gero bakoitza zegokion herrira joan aurretik. Prebenjaminak eta benjaminak Alegian ari dira partidak jokatzen, alebinak Altzon eta infantilak eta kadeteak Amezketan. Gaurko jardunaldia bukatzean ikusiko da bihar ere partidak jokatu behar dituzten, finalistak zeintzuk izango diren jakiteko. Finalak Amezketan izango dira, hilaren 30ean, 10:30ean hasita.

Intxurre Pilota Elkarteak Amezketa, Altzo, Ikaztegieta, Abaltzisketa eta Alegiako guraso eskolekin batera antolatzen du XXII. Gabonetako Pilota Topaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!