Ostegunean hasiko dituzte XXII. Gabonetako pilota topaketako partidak

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Pilota topaketako artxiboko irudia.

Sailkapen partidak ostegunean eta ostiralean (hilaren 26an eta 27an) jokatuko dituzte eta finalak, berriz, abenduaren 30ean izango dira, Amezketan.

Ostegunean hasiko dira XXII. Gabonetako pilota topaketako partidak. Aurten ere Intxurre pilota eskolak antolatu du eta, guztira, 69 parte hartzailek eman dute izena. Bikoteak antolatzaileek egin dituzte eta lau mailatan lehiatuko dira: benjamin-aurrekoak (2017 eta 2018an jaioak); benjaminak (2015 eta 2016ean jaioak); alebinak (2013 eta 2014an jaioak); eta infantilak (2011 eta 2012an jaioak) eta kadeteak (2009 eta 2010ean jaioak).

Sailkapen partidak jokatuko dituzte ostegunean eta ostiralean (hilaren 26 eta 27an) eta abenduaren 30ean izango dira finalak. Lehen egunean, abenduaren 26an, 15:30ean parte hartzaile guztiak Alegiako frontoira joango dira, taldeko argazkia ateratzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!