Ttottorekin zer gertatu zen argitzea eskatu dute 25 urteotan eta gauza bera aldarrikatu zuten joan den martxoan Zizurkilgo Herrigunean Egiari Zor Fundazioak herritarrekin batera antolatu zuen ekitaldian.
Urtebete baino lehen, artxibatuta
Datu objektiboek suizidioaren bertsioa zalantzan jartzen zuten arren, auziak ez zuen ibilbide juridiko luzea egin. Autopsietako frogekin batera aurkeztu zituzten hil aurreko egunetan Gerestarekin harremana izan zuten bospasei pertsonen testigantzak. Urtea betetzerako, ordea, kasua artxibatzea erabaki zuen epaileak, suizidioaren bertsioa hobetsita. Erabakiari helegitea jarri eta urte hartako uztailean Donostiako Entzutegi Probintzialak aintzat hartu zuen. Dena den, auzia artxibatzea erabaki zuen epaitegiak, delituaren egileak zeintzuk ziren argitzerik ez zegoelako. Ordutik hona, itzalpean geratu da Gerestaren kasua.