Urtekaria 2024

Martxan da Andragora

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Joan den urtean zabaldu zuten Tolosan Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea eta urtebete egin du jardunean. Denbora horretan hainbat proiektu jarri dituzte martxan bertan, besteak beste, txaranga ez mistoa, emakumeei bideratutako auto laguntza taldea, sexu erasoen inguruko entzute-guneak, ama taldea eta askotariko hitzaldiak zein tailerrak.

Egitasmo propioez gain, Andragorak parte hartu du indarkeria matxista kasuak salatzeko mobilizazioetan eta baliabideak eskaini dizkie indarkeria jasan dutenei, kasurako, Tolosako osteopataren sexu erasoen inguruko entzute-guneak.

Andragoraren helburua da, besteak beste, emakumeak elkartzeko, eztabaidatzeko, ikasteko eta ahalduntzeko gune segurua eta kolektiboa izatea. Horrez gain, arduradunen hitzetan, baliagarria da agenda feminista politikaren ardatz nagusian kokatu ahal izateko, eta, horrela, feminismoaren helburu politikoak txertatzeko. Jardunari dagokionez, bertan parte hartzen duten eragileekin denetariko ekimenak antolatu dituzte, eta horretarako, beharrezko tresnak zein espazioak zabalduz eta metodologiak berriztuz; betiere, kontuan hartuta egon daitezkeen desberdintasunak eta intersekzioak. Aipatutakoaz gain, prozesu estrategiko eta eraldatzaileagoak lortzeko bidean laguntzea eta aurrera egitea ere badute xede.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!