Urtarrileko manifestaziorako aurkezpenak egingo dituzte

Ataria 2024ko abenduaren 19a

Joan den urtarrilean GKSk Bilbon egindako manifestazioa. GEDAR

Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilerako deitu duen manifestazioaren harira, aurkezpenak eta ekintzak egingo dituzte eskualdean.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazio nazionalak deitu ditu Bilbon eta Iruñean urtarrilaren 25ean Gerraren eta faxismoaren aurka gazte langileok lehen lerrora lelopean. Deialdi horren harira, Tolosaldean hainbat ekintza eta aurkezpen antolatu dituzte.

Aurkezpenak Anoetan, Ibarran eta Tolosan egingo dituzte. Anoetan gaur, abenduak 19, izango da, 19:00etan gaztetxean. Ibarran eta Tolosan, berriz, bihar, abenduaren 20an, izango dira, 18:00etan. Ibarraren kasuan, Txontxon, eta Tolosaren kasuan, Apaiz etxean.

Ekintzei dagokienez, horiek ere Anoetan, Ibarran eta Tolosan egingo dituzte. Ibarran urtarrilaren 4an mural margoketa egingo dute. Egun berean, Tolosan, grafiti tailerra antolatu dute. Azkenik, Anoetan, urtarrilaren 11n, mural margoketa egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!