Ataria Bertso Jaialdia 2025

Oraindik sarrera erosi ez duten Atarikideek, bihar izango dute azken aukera

Ataria 2024ko abenduaren 19a

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 18an, Ataria Bertso Jaialdia.

Ataria Bertso Jaialdia urtarrilaren 18an izango da eta Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin,  Iñigo Gorostarzu Etxorde, Oihana Iguaran eta Andoni Rekondo ariko dira bertsotan, Amaia Agirrek proposatutako gaiekin. Saioa ikusteko sarrerak salgai daude oraindik, Atarikideentzat bakarrik, sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko. Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira bihar 10:30etik 13:30era (San Esteban auzoa, 20, Tolosa).

Atarikideek 16 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, hirugarrenetik aurrera, sarrera bakoitzarengatik 19 euro ordaindu beharko dira. Banku txartelarekin ordaintzeko aukera ere egongo da.

Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak Atarikideentzat:

  • Bihar, ostirala: 10:30 - 13:30. 

Hilaren 27tik aurrera, eta sarrerak geratuz gero, gainerako herritarrek erosi ahalko dituzte. Kasu horretan sarrera bakoitza 19 euroko prezioan eskuratu ahalko da, online erosi beharko dira Kutxabank bidez.

Ataria-rekin bat egiteaz gain, bertso jaialdi ederraz gozatzeko aukera ematen du urteroko hitzorduak. Beraz, ez galdu aukera, eta gorde eguna! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!