Zer dakar biharkoak?

Ataria 2024ko abe. 19a, 18:00

Biharko astekaria azal eta mamiz berezi dator. Urteko azken argitalpena izanik, 2024ak emandakoaren albiste bilduma da: 2024ko urtekaria.

Ondorengo gaiek harilkatu dute 2024. urtea:

  • Indarkeria matxista.
    • Indarkeriak baditu milaka aurpegi.
    • Martxan da Andragora.
  • Politika.
    • Gazte bati begia galduarazi dio Ertzaintzak.
    • Legebiltzarreko bozketetan Eh Bildu Tolosaldean nagusi.
    • Orain Errepublikak eskualdean irabazle Europakoetan.
    • Senideek mende laurden bete dute egiaren bila.
  • Euskara.
    • Larrialditik indarraldira.
    • Euskara ikasleen kopuruak gora egin du.
    • Erdiak baino gehiagok egiten dute kalean euskaraz.
  • Historia.
    • Euskal kulturaren historian, ezinbesteko funtsa.
  • Hirigintza.
    • Eskualdeko zenbait gune, eraberritzear.
  • Hezkuntza.
    • Eskola publikoa indartzeko plataforma.
    • Eskola Txikien Festa jendetsua Adunan.
    • Altzoko eskolaren 25. urteurrena.
    • Samaniegok eta Orixek mende erdia.
    • 60. urteurrena Zubimusu ikastolak.
  • Ingurumena.
    • Bederatzi aerosorgailu, eskualdeko lurretan.
  • Lehen sektorea.
    • Landa komunitatearen bosturtekoa marrazten.
    • Trebatu: lehen sektorean erreleboa bermatzeko.
    • Baserritar misto profesionala ekimena.
    • Baserritarren traktoreak kalean.
  • Ekonomia.
    • Langile bat zendu da Amezketako Aralar paper fabrikan.
    • Voitheko langile bat hil da Galizian.
    • Akordioa etxez etxeko laguntza zerbitzuan.
    • Hitzarmen berria Orbelaneko langileek.
    • ABEE-a bertan negoziatu nahi dute.
    • Sektore publikoko grebarekin bat, Asteasun.
    • A&F Holdings erosi du Pasabanek.
  • Gertakariak.
    • Goiazko ostatua erre da.
  • Mugikortasuna.
    • Auto autonomoa Abaltzisketan, apirila bitarte.
    • Erdigunea autorik gabe eta saltokiak haserre.
  • Osasuna.
    • Ospitale publikoa 2030a baino lehen.
  • Kultura.
    • Tolosa bluesaren hiriburu 20 urtetan.
    • Kepa Goikoetxea TEE-ko lehendakaria.
    • Antxon Elosegi, Koldobika Jauregi, Txetxo Gaztañaga eta Juan Luis Goenaga hilberriak.
  • Biztanleria.
    • Eskualdeko 18 herriren foru funtsa, indartuta.
    • Tolosak 20.065 biztanle ditu.
  • Gastronomia.
    • Erreka gazta urdina txapeldun, Esnekin.
    • Urrea, Aburuza eta Isastegirentzat.
    • Pintxo onenak, Larraulgo Zirtakoak.
    • Bi Repsol Eguzki eta lehen Michelin Izarra, Amarentzat.
  • Kirola.
    • Iruretagoiena, munduko hirugarrena.
    • Tolosaldea, 2. Euskotren Ligan.
    • John Cabang, atleta irurar bat Olinpiar Jokoetan.
    • Tolosa CF-k 25 urte gimnastikan.
    • Eki Lizaso, goi mailako pultsularia.
    • Beste txapel bat, zortzigarrena, Altuna III.arentzat.
    • Izaro Etxarri txirrindularia munduko txapeldunorde.
    • Imanol Rojo munduko txapeldun rollerskian.
    • Irati Lakunza, hegats igeriketako goi mailan.
    • Ibarra Sokatira taldeak beste bi domina.
    • Munduko onenen artera iritsi dira.
    • Garrido eta Zubeldia, Europa mailan.
    • Sarah Ugarte, erronka hobetuta.
    • Lehia bukatu da Caminosentzat.
    • Irristaka taldean lehen mailara.
    • Euskal Ligara igotzea lortu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!