Tolosaldea Garatzenek 30 urte

Enpresa sarea indartzen

Ataria 2024ko abenduaren 21a

Enplegu Saileko Aimar Arzelusen arabera, bere lanaren ardatza eskualdeko enpresa sareari laguntzea da, lehiakorrago izan dadin.

«Industria sendo eta berritzailea ezin- bestekoa da Tolosaldearen etorkizunerako», azaldu du Arzelusek. Tolosaldea Garatzenek bi norabide nagusitan egiten du lan: batetik, enpresa ekimen berriak sortzen laguntzen Ekintzailetza Sailetik; eta bestetik, dagoeneko martxan dauden enpresei laguntza ematea, gure sailetik.

Askotariko formazioak ere ematen dituzte, enpresa-alor desberdinetan eraginez. Lehiberri Foroaren aterkipean doaz lan horiek. 68 enpresarekin osatutako sarea da, bakoitzaren interesak batu eta elkarri laguntzeko sortutakoa duela 18 urte.

Arzelusen arabera, eskualdeko enpresa txiki eta ertainen (ETE) erronkarik handienetako bat teknologia berrietara egokitzea eta 4.0 industriaren estrategiak garatzea da. «Digitalizazioan eta berrikuntzan inbertitzea ezinbestekoa da, baina enpresa txikiek askotan baliabide mugatuak dituzte. Gure lana haiei tresnak eta laguntza ematea da». 

«Eskualdean erronka handi bat dugu etorkizunera begira: langile kualifikatuen faltari aurre egitea. Talentua erakarri eta mantentzeko estrategiak garatzen ari gara. Hori ezinbestekoa izango da gure herrien nortasuna eta dinamismoa mantentzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!