Tolosaldea Garatzenek 30 urte

Enplegu aukerak sortzen

Ataria 2024ko abenduaren 21a

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Saileko lan nagusia eskualdeko enpleguaren sustapenean eta langabetuen integrazioan oinarritzen da. Bertako buru da Leire Otaegi.

«Enplegua sustatzeaz gain, pertsonen autonomia eta bizi-kalitatea bermatzeko tresnak lantzen ditugu», nabarmendu du Otaegik. Bere sailak hainbat jarduera garatzen ditu, hala nola, lan-orientazioa, prestakuntza-programak eta enpresa eta langileen arteko loturak sustatzea.

Enplegurako politika aktiboak eskualdean garatzea da Enplegu Saileko helburu nagusia. Horretarako, lan bila dabiltzan pertsonekin zein langileak behar dituzten enpresekin egiten dute lan.  Hor garapena izan du, baita ere, Enplegu Sailak, uneko egoerari erantzunez: laguntza zerbitzuak eskaintzeko egiten dute lan, langileei euren bizitza berrantolatzen lagundu eta laneratzen laguntzeko. «Momentu honetan, langabezia tasa oso apala da, eta kasuistika edo baldintza berezidun herritarrei laguntzeko ari gara lanean». Lanbideren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Europako Gizarte Funtsaren diru laguntzen bitartez laguntzen dituzte.

Horrez gain, Tolosaldeko enpresekin harreman zuzena izaten dute, eskualdeko enplegu beharrak ezagutzeko eta pro l egokiak bilatzeko. «Horretan oinarritzen gara gure prestakuntza eskaintza diseinatzerakoan», dio

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!