Tolosaldea Garatzenek 30 urte

«Elkarlanerako espazioa eskaintzen dugu, harremanak sortu eta sinergiak bultzatzeko»

Ataria 2024ko abenduaren 20a

Batak besteari eragiten dio. Sistema beraren parte diren heinean, xede eta betebehar desberdinak dituzte Tolosaldeko garapen agentziako sailetan. Hala ere, eskualdeko beharrak asetzeko, batera egiten dute lan. Garbiñe Mendizabal, Leire Otaegi eta Aimar Arzelus, bakoitza bere eremutik, Tolosaldearen etorkizuna eraikitzen ari dira.

Hiru sail arduradunek argi dute lankidetza dela arrakastaren oinarria. Industria indartzea, udalerrien garapen jasangarria eta enplegu-aukerak sustatzea helburu bateratu baten parte dira: Tolosaldea eskualde dinamiko eta inklusibo bihurtzea. Eskualdeko erakundeen eta herritarren arteko lotura indartuz, Tolosaldea Garatzenek eskualdearen hazkunde eta jasangarri- tasunaren aldeko apustua berresten du. «Lan handia dago aurretik, baina guretzat erronka bat baino gehiago, aukera paregabea da», diote. Garapen agentziaren lanak ondorengo sailetan banatuta daude: enpresak, enplegua, ekintzailetza, turismoa, aniztasuna, kontsumoa eta udalak.


Zeharrekotasuna eragileen artean sustatzeaz gain, erakundearen beraren identitareari lotuta ere badago. Edozein sektoretan eskualdearen traktore izateko egiten du lan Tolosaldea Garatzenek. Horretarako, beharrak detektatzean, proiektu forma ematen saiatzen dira programa desberdinen bidez, bakoitzak bere eragileekin landu ahal izateko. «Elkarlanerako espazioa eskaintzen dugu, harremanak sortu eta sinergiak bultzatzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!