Tolosaldea Garatzenek 30 urte

30 urtez Tolosaldea garatzen

Ataria 2024ko abenduaren 20a

Tolosaldeko eragile sozioekonomiko guztien erreferentziazko gunea da Lehiberri Zentroa.

Tolosaldea Garatzen eskualdeko 28 udalerrietako enpresa, langile, langabe eta ekintzaileentzat topalekua da, egitasmoak garatu eta formaziorako gunea. Lehiberri Zentroa 2013an eraiki zen Apatterreka Industrigunean, baina lehenagotik dator erakundearen lana.

Krisi garaian sortu zen eskualdeko garapenerako agentzia, 1994an, langabezia altua eta paper sektorearen eraldaketa tarteko, eskualde mailako enplegu politika aktiboak sustatzeko xedearekin. Urte hauetan zehar, eskualdearen erronka ekonomiko eta sozialetara egokitzeko gai izan da, beti behar berrietara moldatuz. Garapen jasangarriaren, kohesio sozialaren eta lankidetzaren aldeko konpromisoa ditu oinarrian, Tolosaldearentzat etorkizun oparoago bat eraikitzeko tresna gisa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!