Tolosaldeko ospitale publikoa

Eskualderako zerbitzu guztiak izango dituen klinika publikoa exijitu dute

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak eta ELA eta LAB sindikatuek Eusko Legebiltzarrean eskatu dute Asuncion Klinikan lan egiten duten langileak subrogatuak izatea.

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak eta LAB eta ELA sindikatuek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean, Tolosalderako «guztiz publikoa» izango den klinika aldarrikatzeko.

Tolosalderako kalitatezko osasun-arreta bermatzeko, zerbitzu guztiak izango dituen klinika publikoa behar dela azaldu dute. «% 100ean publikoa izango den osasun arreta izango duen klinika ezinbestekoa da». Era berean, Asuncion Klinikan lan egiten duten langileak subrogatuak izatea exijitu dute.

Eusko legebiltzarrean dauden alderdi politikoei erabakiak zentzu horretan har ditzatela eskatu diete, eta bultza egin dezatela norabide horretan. «Eskualdeko herritarren zerbitzura egongo den kalitatezko osasun arreta da behar duguna, eta Asuncion Klinikan dihardugun langileok, zerbitzu publiko bat eskaintzen ibili garen heinean, garbi dugu langile publikoak garela. Etorkizunean osasun arreta eskaintzen jarraituko dugunak gu gara eta honenbestez funtsezkoa da subrogazioaren bidez, 100% publikoa izango den zerbitzu horren parte gu ere izatea».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!