Sortu zure loreontzia Tolosako Gabonetako azoka berezian

Ataria 2024ko abenduaren 17a

Tolosako Gabonetako azokan, abenduaren 21ean, umeentzako doako hazi tailerra antolatuko dugu. Tailer honen bidez, egunkari zaharrei bigarren bizitza bat emateko modu dibertigarria erakutsiko dugu, birziklapenaren eta ingurumenarekiko arduraren garrantzia azpimarratuz.

Tailerrean, egunkari zaharrak loreontzi bihurtuko ditugu, eta bertan hazia landatuko dugu. Jarduera honek etxeko txikienei naturarekiko lotura indartzen eta birziklatzearen balioa ulertzen lagunduko die.

  • 📅 Data: Abenduak 21
  • 📍 Tokia: Tolosako Trianguloa plaza
  • 🕒 Ordua: 11:30 - 13:00

Parte hartzeko interesa izanez gero, eskertuko genuke aurrez izena ematea ataria@ataria.eus-era idatziz edo 943 655 695 zenbakira deituz.

Etor zaitez zure txikiekin eta eman paperari bigarren bizitza!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!