Babestutako edukia

Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoan

Ataria 2024ko abenduaren 16a

Hilaren 13tik 18ra, ostiraletik asteazkenera, izango dira eskualdeko herrietan banaketa egiten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2025eko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu datozen egunetan Gipuzkoa osoan, herri guztietara gerturatuta. Hamahiru argazkik osatzen dute guztira egutegia –hilabete bakoitzean bana eta azala–, eta «bisualki oso erakargarria ez ezik, Gipuzkoaren nortasunaren isla» ere badela azpimarratu Jose Luis Garcia de Madinabeitiak, Gipuzkoako Argazki Elkarteko epaimahaiak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu dute aurtengo lehiaketa fotografikoa, Gipuzkoa 1.000 urte lelopean. 272 parte-hartzailek hartu dute parte, «Gipuzkoako txoko eta leku ezberdinen esentzia harrapatuz», eta «emaitza harrigarria eta oso aberatsa» izan dela adierazi du Irune Berasalucek, Gipuzkoako foru bozeramaileak.

Jose Angel Amuchasteguiren «argazki koloretsu ikusgarria» da, hain zuzen ere, aurtengo irabazlea, eta 1.000 euroko saria jaso du. Arantzazuko santutegiko kriptara jaisteko eskaileraren beiratearen argi eta koloreen jolasa islatzen du argazkiak, «Gipuzkoako ondare kulturala erakutsiz». Gainontzeko hamabi irabazleek, berriz, 250 euroko sariak jaso dituzte.

Eskualdeko banaketa

Hilaren 13tik 18ra, ostiraletik asteazkenera, izango dira eskualdeko herrietan banaketa egiten.

Abenduak 13, ostirala:

  • Aduna: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
  • Asteasu: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
  • Larraul: 17:30-18:30, Herriko Plaza.
  • Villabona: 13:00-14:00, Errebote plaza.
  • Zizurkil: 11:30-12:30, Joxe Arregi plaza.

Abenduak 14, larunbata:

  • Alkiza: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
  • Anoeta: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
  • Hernialde: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
  • Irura: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
  • Tolosa: 17:30-19:30, Trianguloa plaza.

Abenduak 15, igandea:

  • Albiztur: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
  • Alegia: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
  • Bidania: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
  • Orendain: 17:30-18:30, Herriko Plaza.

Abenduak 16, astelehena:

  • Belauntza: 17:30-18:30, Herriko Plaza.
  • Berastegi: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
  • Berrobi: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
  • Elduain: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
  • Ibarra: 16:00-17:00, Herriko Plaza.

Abenduak 17, asteartea:

  • Altzo: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
  • Gaztelu: 10:00-11:00, Herriko Plaza.
  • Leaburu: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
  • Lizartza: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
  • Orexa: 17:30-18:30, Herriko Plaza.

Abenduak 18, asteazkena:

  • Abaltzisketa: 16:00-17:00, Herriko Plaza.
  • Amezketa: 13:00-14:00, Herriko Plaza.
  • Baliarrain: 11:30-12:30, Herriko Plaza.
  • Ikaztegieta: 10:00-11:00, Herriko Plaza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!