Hamargarren postuan Espainiako Klubetako Txapelketan

Ataria 2024ko abenduaren 12a

Denok Danena halterofilia taldekoak Espainiako Klubetako Txapelketan zein 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketan izan berri dira.

Hamargarren postua lortu du Denok Danena halterofilia taldeak Espainiako Klubetako Txapelketan, El Ejidon (Espainia). Espainiako Ligaren 4. jardunaldiko play-offean sailkatzea lortu zuen Ohorezko Mailan dagoen Danena A mutil taldeak eta horri esker bertan izan ziren. Lan kontuak zirela eta, ezin izan zuten bidaiatu Danena A taldea osatzen duten guztiek eta hauexek dira joan zirenak txapelketara: Ekaitz Kortajarena, Jon Kepa Kortajarena, Eki Lizaso, Beñat Gonzalez eta Ion Ander Iriarte.
 
Bestalde, 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa izan zen Toledon (Espainia). Taldeko Unai Mesa eta Mohamed Reda pultsulariek egina zuten bertan izateko gutxieneko marka eta han aritu ziren lehian bi gaztetxoak Ekaitz Kortajarena entrenatzailea ondoan zutela. Taldeko bi ordezkari horiek txapelketa ona egin zuten eta biek ere bere markak hobetu zituzten, nahiz eta oraingo honetan ezin izan dominarik lortu.
 
Aurrera begira, bihar arratsaldean eta larunbat goizean Zarautzen Gipuzkoako Klubetako Txapelketa izango dute. Eta igandean, 12:00etan hasita, Egarri Saria, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, Zizurkilgo Kirol Astearen barruan.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!