Gabonetako Gehigarria 2024

Oparitu nahi duzun guztia  eskualdean dago

Ataria 2024ko abenduaren 12a

Bertan ditugu Gabonak. Elkarri opariak egiteko garaia da eta Ataria-k gehigarriro errepikatzen duen bezala, eskualdeak baditu milaka aukera; opari bereziak ditugu eskura edota egunerokoan beharrezkoak diren gailu edo produktuen eskaintza zabala.

Bizikletak, barruko arropa, musika tresnak, etxerako tresnak, lore apaingarriak, arropa, jaki eta edari bereziak... guztia dago Tolosaldean prezio onenean eta merkatari profesionalenen eskutik. Gaur egun, ordea, badago beste joera bat: esperientziak edo zerbitzuak oparitzearena. Bidaia bat oparitu daiteke, baina zergatik ez otordu bikain bat edo kontzertu batetara joateko sarrera bat? Eta harago joanda, zergatik ez oparitu osasuna eta eskualdeko osasunaren inguruko profesionalengana jo? Eta are hobeto, zergatik ez oparitu euskara eta gertuko informazio profesionalena? Zergatik ez oparitu Ataria?     

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!