June Sudupe, 49. Europako Kros Txapelketan

Ataria 2024ko abenduaren 10a

June Sudupe, Europako Kros Txapelketan. RFEA

Tolosa CF Atletismoko June Sudupe hernialdetarrak Turkian jokatutako Europako Kros Txapelketan parte hartu du asteburuan. 20 urtez azpiko mailan parte hartu du eta 49. postuan amaitu du atleta gazteak, 17.30eko denbora eginez.

Espainiako selekzioarekin parte hartu du Europako Kros Txapelketan, eta taldeka 11. postua lortu dute, aurreko urtean eskuratutako postu bera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!