Euri gutxiago

Ataria 2024ko abenduaren 10a

Goizean hodei asko izango da zeruan eta oraindik euri pixka bat egingo du, nahiz eta, aurreko egunekin alderatuta, askoz gutxiago botako duen.

Arratsaldean pixkanaka atertu egingo du eta azken orduetan ostarte txiki batzuk ere irekiko dira. Haizeak ipar-ekialdetik eta orokorrean ahul joko du. Tenperaturak behera egingo du, 4-7 graduan joaz goia. Elur-maila 600-700 metroan kokatuko da.

Bihar egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, tarteka ostarte txiki batzuk irekiko diren. Hodei hauek ez da baztertzen uneren batean euri zipriztinen bat uztea, baina orokorrean huskeria izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Eki/hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperaturak zertxobait gora egingo du, 5-8 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!