«Tratu onen eguna» ospatu dute Albizturren

Ataria 2024ko abenduaren 5a

Atzo Albizturren bildu ziren haurrak eta irakasleak. SAIAZ MANKOMUNITATEA

Hezkidetza programaren barruan Tratu onen eguna ospatu zuten, atzo, Albizturren. Guztira 101 ikasle eta 12 irakasle bildu ziren egitasmoan.

Tratu onen eguna ospatu zuten, atzo, Albizturren. Egitasmoan parte hartu zuten Albizturko, Bidania-Goiazko eta Errezilgo ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako haurrek, zehazki, 101 ikaslek eta 12 irakaslek.

Proiektua Berdintasun planeko Hezkidetza programaren barruan gauzatu dute eta, taldeka, 'Tratu onen txangoa' jarduera egin zuten. Horren barruan, hiru txokotan aritu ziren ikasleak: magoa, ipuin kontalaria eta pailazoa. Eta haur batzuk txangoan zeuden bitartean, beste haurrak frontoiak bildu eta «txoko ezberdinetan» bestelako jarduerak egin zituzten tratu onekin lotuta.

Proiektuak helburu du haurrak zein irakasleak tratu onen inguruan kontzientziatzea, eta hiru herri horietako ikastetxeetako haurrek elkar ezagutzea zein «leku berriak» ezagutzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!