Odol emaileak omendu dituzte egiten duten ekarpenagatik

Ataria 2024ko abenduaren 6a

Bailarako 9 odol emaileri egin diete aipamena, euren anonimotasunetik, modu altruistan eta erregularrean egiten duten ekarpenagatik.

Amasa-Villabonako (Zizurkil, Aduna) Odol Ordezkaritzak omenaldia egin zien iragan azaroaren 29an bailarako 9 odol emaileri. «Oso garrantzitsutzat jotzen dugu gure inguruko boluntarioen lana, eta odol emaileen ekarpena nabarmendu nahi dugu, anonimotasunetik eta modu altruistan odola modu erregularrean eta konpromiso handiarekin ematen dutelako», esan zuten.

Ekitaldian udal ordezkariak izan ziren, Beatriz Unzue Villabonako alkatea eta odol emaileen eskualdeko ordezkaria buru zirela. Odol emaileek udalak eskaintzen duen laguntza eskertu zuten, «sei urtean zehar erauzketa bakoitzak eragiten dituen gastuak ordaintzeko egin duen ekarpen ekonomikoagatik eta erauzketak egiteko lokalak eskaintzen dizkigulako».

25, 50, 75 eta 80 dohaintza eman dituztenak omendu zituzten.

25 dohaintzarekin

  • Maria Pilar Kortajarena (Zizurkil)
  • Juan Jose Iturbe (Zizurkil)
  • Maria Aranzazu Mujika (Villabona)
  • Mirian Quinn (Villabona)

50 dohaintzarekin

  • Asier Aizpurua (Zizurkil)
  • Jesus Maria Oiarzabal

75 dohaintzarekin

  • Tomas Castellano (Villabona)
  • Emilio Zubeldia (Zizurkil)

80 dohaintzarekin

  • Maria Jose Baltasar (Aduna)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!