Euskararen Eguna 2024

Euskararen egunarekin bat egin dute eskualdean

Leyre Carrasco 2024ko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta hori ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte eskualdeko zenbait herritan; Ibarran eta Berrobin jolasean aritu dira, eta Iruran, berriz, dantzan eta kantuan.

Iruran, esaterako, kalejiran joan dira ikastolatik herriko plazara. Bertan, ikasleek dantza emanaldia eta bi abesti eskaini dituzte herriko abesbatzaren laguntzarekin. Ikasleen saioari amaiera emateko, txokolate beroa banatu dute bertaratu diren guztien artean. Ibarran, berriz, kantu jira egin dute Danon Txokoatik hasita, eta ondoren, Hitzen bila izeneko jolasean aritu dira plazako aterpean. Berrobin ere jolasean abiatu dute eguna Etxolan, eta ondoren, gaztaina jatearekin agurtu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!