Elkartasun Biltegia antolatu du Kontseilu Sozialistak

Ataria 2024ko abenduaren 4a

Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak Elkartasun Biltegi bat antolatu du «elkartasun sareak osatu, irabazi kapitalista seinalatu eta zabaltzen ari den arrazakeriari zein pobreen kriminalizazioari aurre egiteko».

Kontseilutik esan dute krisi garaia dela eta enpresak «langile masa zabalen pobretzearen bidez» ari direla irabaziak mantentzen. «Horren aurrean, behar-beharrezkoa ikusten dugu elkartasun sareak osatzea, irabazi kapitalista seinalatuz eta zabaltzen ari den arrazakeriari eta pobreen kriminalizazioari aurre eginez». Horiek horrela, abenduaren 13, 14 eta 20an oinarrizko produktuak eta negurako baliabideak bilduko dituzte Tolosa, Zizurkil eta Ibarran, eta abenduaren 21ean jasotakoa banatuko diete beharrean dauden norbanako eta familiei Tolosako Otsabi elkartean.

Oinarrizko produktuek bilketak (arroza, pasta, lekaleak, esnea, gailetak, potitoak, xanpua, gela, konpresak, pixoihalak...):

  • Tolosa, Eroski (Iurre auzoa): abenduak 13 16:30-20:30 eta abenduak 14 10:00-14:00.
  • Zizurkil, Eroski: abenduak 13 16:30-20:30

Neguko bilketa (mantak, arropa, artzain-andre jantziak eta jostailuak):

  • Tolosa, Otsabi elkartea (Igeralde kalea 4-behea): abenduak 20 16:30-20:30
  • Ibarra, Kzgunea (Ibaigain, 6): abenduak 20 16:30-20:30.

Banaketa:

  • Tolosa (Otsabi elkartea): abenduak 21 10:00-14:00.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!