Euskararen Eguna 2024

Hamaika ekitaldi, euskara gogoan

Ataria 2024ko abe. 3a, 11:43

Eskualdeko herri gehienetan Euskararen Egunari keinua egingo diote, eta ekitaldiak antolatu dituzte.

Euskararen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, Eusko Ikaskuntzak 1949an «euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko» sortua. Aldarrikapenerako eguna da, eta baita ospatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko ere. Helburu horiekin hainbat ekitaldi antolatu ohi dira.

Anoetan larunbatean hasi ziren Euskararen eguna ospatzen herriko gaztetxoak. Ikastolako euskara elkarteak antolatuta, jolasak izan zituzten plazan. Asteasun, berriz, Muskerarren Eguna izan zuten herenegun. Muskerraren bidearekin Bernardo Atxaga izan zen azalpenak ematen. Ondoren, iturriko apustua jokatu zuten, eta musker erraldoi bat ere osatu zuten liburuekin. Arratsaldean, berriz, bi solasaldi izan zituzten. Orendainen, bestalde, bertso bazkaria egin zuten herenegun Eltxo elkartean, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariekin, eta Amaia Agirre gai jartzailearekin.

EKITALDIAK

Aduna. 17:30. Argazki Rally lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa, kultur aretoan. Ondoren. Txulobi elkartean, Herriko kuadrillak argazki berriaren aurkezpena 18:30. Bizkarsoro filmaren emanaldia kultur aretoan.

Alegia. Txokolate beroa hartuko dute plazan, 17:30ean hasita. Alegiako Gaztetxearen 37. urteurrenaren barruan, 18:30ean, gaztaina jatea egingo dute. Tartean, herriko bertsolarien eskutik euskarari jarritako bertsoak izango dira.

Alkiza. Bizkarsoro filma izango da ikusgai, Fagus Alkizan, 18:30etik aurrera.

Altzo. Euskararen Eguneko adierazpen irakurketa, Hitzen bila jolasa eta kanta dezagun batera, 18:00etatik aurrera.

Amezketa. Zumadiko eskolako ikasleen emanaldiak, 15:00etan, kultur etxean: LH 5-6. Gaztetxean edo gazta etxean antzezlana. HH. Euskararen eguna egunero eta Kokororikoko abestiak. LH 4. Baldarrak bertso antzerkia. LH 1-2. Eguzkilorea abestia. LH 3. Memoriaren ehiza ipuin musikatua.

Baliarrain. Bizkarsoro pelikula, balioanitzeko gelan, 18:30ean.

Berrobi. Hitzen bila jolasa eta gaztaina jatea, euskara taldearen eskutik, 17:30ean.

Bidania-Goiatz. Goizean. Irulegiko eskua patioan kokatu, eta Irulegiko eskuarekin txapak egingo dituzte Txinkorta eskolan. 11:00. Kantujira. Eguneko zentrotik, plazara eta Goiatzera. Euria egingo balu, eskolako patioan abestuko lukete. Arratsaldean. Euskararen puzzlea egin, Irulegiren eskua aurkeztu eta gaztaina jatea.

Ibarra. 16:45ean Kantu jira, Danon Txokoatik hasita. 18:00etan Hitzen bila jolasa, plazako aterpean.

Ikaztegieta. 09:00-11:00. Talo tailerra; 11:00-12:00. Talo jatea; 12:00-12:45. Dantza emanaldia; 14:30-15:30. Euskaraokea; 15:30-16:00. Txokolatea.

Tolosa. Laskorain Ikastolaren Euskararen Eguna. 10:30. Uztaritzeko ikasleei harrera egingo die udalak, Plaza Zaharrean. Ondoren. Beotibar frontoian herri kirolak egingo dituzte. Argitxoren txokoen bueltan ariko dira, ikastolan. 11:00-11:45. Kalejira aldarrikatzailea. Usabalgo eraikinetik Alondegira. Arratsaldean. Usabalgo eraikinean LH5ekoek antolatu duten Laskorrika ekimena. 17:00. Sakramentinoetan bingo musikatua.

19:00. Euskara munduan dokumentalaren 10 urte. Iñigo Asensio egilearekin, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan.

Zizurkil. Haur hezkuntzan. Party aparta! Aurpegi margotzea, mugimendu zirkuitua eta tailerrak. Lehen hezkuntzan. Nahia Zudairerekin solasean. 15:00. Joxe Arregi plazan eguraldi onarekin, euria egingo balu Otañoko frontoian. Herri kirol eta haur jolasak, abestiak, lehiaketa, gaztaina erreak...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!