Altxa Burua taldea sortu dute Aiztondo bailaran

Ataria 2024ko abenduaren 3a

Beste hainbat herritan bezala, Aiztondo bailara osatzen duten herrietan ere kezka dago teknologiaren erabilerak dituen ondorioekin, eta Altxa Burua Aiztondo taldea sortu dute.

Teknologiaren eta zehazki pantailen erabilerak kezkatuta Altxa Burua Aiztondo taldea osatu dute Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilen. «Ume eta gazteen bidelagun izan nahi dugu erabilera hori egokia izan dadin», esan dute. Esan dute taldean Gipuzkoako helburuekin bat egiten dutela; seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea, eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea, helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretze, eta hezkuntzaren digitalizazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!